XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROAKO ORDEZKARITZA

Urteko ekintza berezia agintari eta euskal elkartcekiko harremanak ugaltzea izan da Jagon saileko bultzada sendotuz.

Erakunde eta jendearekiko harremanak

Martxoaren 26an Nafarroako Gobernuaren jauregian egin zuen Euskaltzaindiak hileroko bere batzarrea, eta ospakizun bereziz P. Yrizarren Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional (I, II), Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional eta Morfología del verbo auxiliar roncalés liburuki bien aurkezpena egin zen.

Fernando Sebastián, Iruñea eta Tuterako, artzapezpiku berriak errezibitu zuen Zuzendaritza eta lurraldeko ordezkaria.

Jose M. Rodriguez Ochoa, Hizkuntza Politikarako Zuzendari Nagusiarekin zenbait elkarrizketa izan dituzte Euskaltzaindiko arduradun desberdinek.

Ordezkariak, bestalde, hartueman estuak ditu urtean zehar jaun honekin.

Iruñeko udalean bulego desberdinetako arduradunekin izan ohi dira loturak.

Bestalde, Euskaltzaindiak eman ohi dituen gomendioen zehaztasunetaz galderak egin ohi dituzte itzultzaile, ikastola eta udaletako euskal zerbitzuetako arduradunek.

Barne-lanak

143 ziurtagiri egin dira, bereziki pertsona izen eta abizenei buruz.

Udaletatik ere jaso izan dira zenbait galdera, dudamudakoak dagozkien akademi-batzordeetan erabaki izan direlarik.

Oroit-idazkiaren 60 ale banatu dira agintari, komunikabide, euskal elkarte eta udaletxe zenbaiten helbidetara ordezkariaren agurrarekin.

Era berean, Nafarroako Bake Epaitegi guztietara igorri da Euskaltzaindiak erdaratiko deituren idazkeraz egindako adierazpena.